AMERICALATINA
poetak, ilargiarekin buruz buru
bitxilore hunkigarria erreaz
besteren hitzen dosia edanaz
ihintz pintzelez hegal
bioloitxo pederasta hazkatzen du.
muturra kuartel baten horma
latzaren kontra birrindu arte.
27 URTE
serioa da
27 urte edukitzea
gauzarik serioenetakoa da
inguruan, haurtzaro itoko
lagunak hiltzen dira
eta norberaren hilezkortasuna
zalantzan jartzen du batek.
BURUAZ HORMA
(ondorio filosofiko-morala)
materia gogorra da,
materia suntsiezina da:
beraz,
materia zorrotza da,
materia
krudela da.
Itulpena: Vladimir Ituren